Maitetabizik azaldu bezala, bularreko minbizi metastasikoa gorputzeko beste ataletara metastasi gisa hedatu den minbizia da. Hurrengoak dira metastasiaren kokalekurik ohikoenak: gibela, birikak, garuna eta hezurrak. Hala, azaldu dute elkartearen helburua dela minbiziari ikusgarritasuna ematea, hori duten gaixoak ahalduntzea eta finantzazioa biltzea.
