Urdulizko Udalak 2024ko ekitaldian beste udalerri batzuetako udal-igerilekuak erabiltzeko diru-laguntzak eskainiko ditu Urdulizen erroldatuta dauden herritarrentzat. Diru-laguntzen barruan sartzen dira hainbat adinetarako igeriketa-ikastaroak (helduak edo adingabeak) eta igerilekuetan egin daitezkeen ur-jarduerak. 2024ko abenduaren 12ra arte dago irekita eskaerak aurkezteko epea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!