Urdulizko Berdintasunerako Bidea proiekturako 2025eko mezua bilatzen ari dira

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 11a, 11:42

2022ko Berdintasunerako Bideko baldora, artxiboko irudian. © URDULIZKO UDALA

Berdintasunerako Bidea proiektu parte-hartzailea Urdulizen sortu zen 2018an, Uribe-Kostako Mankomunitatearen Berdintasun Planaren baitan. Hala, 2025ean jarriko duten baldosako esaldia bilatzen ari dira: parte hartzeko, herritarrek esaldia utzi dezakete kultur etxean, kiroldegian, gazte lekuan eta futbol zelaian aurkituko dituzten paneletan, azaroaren 29ra arte. Whatsapp bidez ere bidal daitezke 747 499 814 zenbakira, berdintasunerakobidean@gmail.com helbide elektronikora edo herritik jarrita dauden karteletako QR kodea eskaneatuz. Bitarteko horiek erabiliz bidaltzeko epea urtarrilaren 20ra arte da.

Urtero, martxoaren 8an, Urdulizko baldosa bat inauguratzen da, herritarren artean modu parte-hartzailean aukeratutako esaldi bategaz, hala, baldosa horiek, urtez urte, berdintasunerako bidea eraikitzen dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun