Urdulizko Udalak ere "gertatutako ekintza bandaliko eta bortitzak" gaitzetsi ditu eta babesa eman dio Urduliz Futbol Taldeko zuzendaritzari bere salaketan.
Ver esta publicación en Instagram
Azaroaren 10ean, pasa den domekan, Urduliz F.T. futbol taldeak Portugaleteren kontra jokatu zuen partida. Hala, Urduliz FT taldeak salatu du "ekintza bandalikoak" pairatu zituztela euren instalazioetan Portugaleteko zale batzuen partetik. Besteak beste, haiek argitaratutako argazkietan, komunetan egindako pintadak ageri dira. Gainera, partidan zehar harmailetan piztutako bengalak zelaira jaurti zituzten ere.
Urdulizko Udalak ere "gertatutako ekintza bandaliko eta bortitzak" gaitzetsi ditu eta babesa eman dio Urduliz Futbol Taldeko zuzendaritzari bere salaketan.
Ver esta publicación en Instagram
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!