Azaroaren 29an Urdulizko Gabonetako argiak piztuko dituzte

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 27a, 13:09

Zozketan parte hartzeko epea barikuan, azaroaren 29an, hasiko da eta 2025eko urtarrilaren 6an bukatuko da, biak barne.
Urdulizko Gabonetako argiak bariku honetan piztuko dituzte, azaroaren 29an. Zehazki, 17:45 aldera piztuko dituzte. Horren harira Udalak Instagram bidezko zozketa bat egingo du herritik dauden 6 figurakaz argazkiak ateratzen. Parte hartzeko epea barikuan, azaroaren 29an hasiko da eta 2025eko urtarrilaren 6an bukatuko da, biak barne.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak hurrengoak dira:

  1. @urdulizkoudala_ Instagram kontuan jarraitu.
  2. Argazkiak igo behar dira, reel eta storyek ez dute balio.
  3. Herrian zehar dauden 6 figurakaz batera pertsonen argazkiak atera.
  4. Argazkiak argitalpen bakarrean igo behar dira.
  5. Ezin dira argazki berdinak bi kontu ezberdinetan argitaratu pertsona berdinakaz.
  6. Kontu bakoitzak behin soilik parte hartu ahal du zozketan.
  7. Aipaturiko puntu guztiak betetzen ez badira zozketatik kanpo geldituko da.

Sariak umeen eta nagusien zinemarako sarrerak izango dira. Informazio guztia, hemen.

 

Puede ser un garabato de texto

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun