Gymkana Turistiko Digitala ibilbide autogidatu bat da, jokoaren bidez tokiko hainbat puntu ezagutzeko aukera ematen duena. Telefono mugikorra gidari gisa erabiliz, erabiltzaileek hainbat enigma argitzen dituzte kaleetan zehar, leku-istorio paregabe eta benetakoaren bitartez.
Xedea da tokiko historia eta kultura herritar guztiei ezagutaraztea. Familiek, lagunek eta eskola-taldeek edozein unetan goza dezakete ibilbideaz, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan eskuragarri baitago. Esploratzeko eta ikasteko gogoa besterik ez du eskatzen. Gymkana Turistikoak eta Urdulizko Udalak tokiko turismo jasangarria sustatu gura dute.
Nola parte hartu? Gymkanan parte hartzeko, gailu mugikor bat baino ez duzu behar, baina, hori bai, Urdulizen egon behar duzu. Ez da beharrezkoa aplikaziorik deskargatzea, ezta erregistratzea ere. Sartu zuzenean esteka honetan, edo, bestela, eskaneatu herriko zenbait lekutan dagoen QR.
Ibilbide hau Urduliz beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera ezin hobea da, eta, horretarako, istorio polit bat kontatzen da: 1855eko udan kokatzen da. Elvira zara, eskualdeko bendejera gogotsuenetako baten alaba. Baina zure ama gaixotu egin da, eta bihar azoka eguna da. Lehen aldiz zuk bakarrik joan beharko duzu, eta, dena ondo ateratzeko, beharrezko prestakizunak egin beharko dituzu. Horretarako, laguntza eskatu behar diozu "Antsonekoa"ri, eta zure astoa aurkitu. Topatuko dituzu merkatura garaiz heltzeko moduan?