View this post on Instagram
Urdulizko Udalak deitoratu du herriko hainbat zuhaitz moztuta agertu direla duela egun gutxi. Hala, ekintza hauek salatu ditu "ingurumen delitua" dela nabarmenduz, izan ere, zuhaitz horiek mozketa horiengatik lehortu eta hil daitezke. Azpimarratu duenez Ertzaintzaren bulegoan salaketa jarriko du ikerketa bat irekitzeko asmoagaz. Era berean, herritarrei euren laguntza eskatu die, eraso horiek berriro gerta ez daitezen.
View this post on Instagram
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!