Urtarrilaren 20an Urdulizko berdintasunerako bidean parte hartzeko epea bukatuko da

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 9a, 09:43

Berdintasunaren bideko bosgarren baldosa jarriko zutenekoa. © INOLA

Datorren martxoaren 8an, urtero bezala, Urdulizko Udalak, Inola elkarte feministagaz, Urdulizko Eskubaloi taldeagaz eta Andra Barriak emakumeen kontseiluagaz batera, berdintasunerako bidea marrazten jarraituko duen baldosa bat inauguratuko du. Horretarako, aurten ere, Urduliztarren artean esaldiak batzen ari dira, horien artetik hurrengo baldosan joango den esaldia aukeratzeko. Hala, esaldia bidaltzeko epea urtarrilaren 20ra arte da, hona bidalita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun