Mejor será reírnos Aroa Berrozperen bakarrizketa berria da, urtarrilaren 17an, gaueko 21:00etan, Urdulizko kultur etxean aurkeztuko duena. Inprobisazioaz, freskotasunez, sorpresaz, erokeriaz eta egia deserosoz betetako ordua izango da, komediaren munduan emakumeei leku bat egiteko asmoz taularatuko duena. Aroak bere bizitza azalduko du, pikardiaz, barrez eta publikoagaz konplizitate handiz beteriko bakarrizketan. Sarrerak salgai daude urdulizsacatuentrada web orrialdean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!