'Butroeko Uso Ero' liburuaren aurkezpena egingo dute urtarrilaren 19an, 19:00etan

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 19a, 09:40

Oihane Amantegi idazlea eta Unai Gonzalez irudigilea egongo dira bertan.​​​​

Datorren barikuan, urtarrilak 24, Butroeko Uso Ero liburuaren aurkezpena egingo dute Urdulizko Kultur Etxean, 19:00etan.​ Oihane Amantegi idazlea eta Unai Gonzalez irudigilea egongo dira bertan.​​​​ 

Sinopsia
 
Butroeko gaztelu ospetsuan aterik ezkutuenetik sartu zaitez: inkontzientetik. Mota guztietako pasabide eta eskailera kiribilak zeharkatuko dituzu, gogoaren sakonenera eramango zaituztenak.
 
Protagonista neska gazte bat da, abandonatutako gaztelua barrutik berriz ikusteagaz amesten duena. Ezkutuan sartzeko moduren bat aurkitu nahian, hura egunero bisitatzea erabaki du. Plan on bat zehaztea ez da nahikoa izango, bere pentsamenduak gero eta nahasiagoak baitira; errealitatea, gero eta ulergaitzagoa. Badirudi mundu guztiak mezu bera xuxurlatzen diola: "Uso Ero".
 
Kontakizun gotiko honek erabat liluratuko zaitu: izu psikologikoa, poesia eta umorerik jatorrena. Non dago ametsa errealitatetik bereizten duen lerro fina?
 
 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun