Gazte bat atxilotu dute Urdulizen, hainbat atari eta saltokitara harriak botatzeagatik

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 20a, 11:38

Ertzaintzako agenteak, artxiboko irudian. © SEGURTASUN SAILA

Aurreko barikuan, urtarrilaren 18an, 21 urteko gazte batek harriak bota zituen Urdulizko kale nagusiko atarien kontra, goizeko 05:30ean. Auzokide batek gertaerak salatu zituen, eta Ertzaintza bertaratu zenean, susmagarria aurkitu zuten harriz betetako erosketa-orga bat ibilgailu baten atzean ezkutatzen saiatzen ari zela. Ingurua aztertu ondoren, agenteek kalteak ikusi zituzten auto batean, baita sei ataritako eta bi merkataritza-establezimendutako beirateetan ere. Ostean, gaztea atxilotu zuten.

Urdulizko Udalak argitu duenez, pasa den barikuan jazotako ekintza bandalikoak "puntualak" izan dira. Hala, jakinarazi du kalteren bat jasan duen edonork salaketa jarri beharko duela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun