Urdulizko programazio zentroak bideojokoen nazioarteko ekitaldi bat hartuko du

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 20a, 12:01

Urdulizko 42 Urduliz campusa. ©BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean, 60 diseinatzaile eta garatzaile baino gehiago elkartuko dira 42 Urduliz doako programazio-campusean bideojokoak sortzeko munduko ekitaldirik handienean parte hartzeko, Global Game Jam 2025. Urtarrilaren 20ko 16:00etatik 26ko 17:00etara, udalerriak bat egingo du sormen-maratoiaragaz, eta parte-hartzaileek 48 ordu baino ez dituzte izango jolas interaktibo bat sortzeko.

Topaketa munduko ehun hiritan egingo da aldi berean, eta Urdulizko egoitza izango da horietako bat. Telefonica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ikastetxeak erronka teknologikoa betetzeko prest dauden hamarnaka diseinatzaile, programatzaile, artista eta musikari hartuko ditu. Taldeka lan egin beharko dute beren proiektuak denbora errekorrean ulertzeko eta garatzeko, lehen jardunaldia hastean jakinaraziko den gai sekretu batean oinarrituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun