Urdulizko musika-talde edo bakarlarientzako deialdia, apirilaren 5eko ekitaldirako

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 28a, 11:12

Parte-hartzaile adingabeek legezko tutoreek sinatutako baimena aurkeztu beharko dute.

Urdulizko Udalak, musika-kultura sustatzeko asmoz, aukera eman gura die musika-talde edo bakarlari guztiei herriko musika-ekitaldi batean aritzeko, eta, horretarako, izena emateko epea ireki du, udalakultura@urduliz.eus posta elektronikoan. Izena emateko epea urtarrilaren 23an hasi eta otsailaren 15ean amaituko da.

Aurkeztu beharreko datuak: erroldatutako taldekideen izen-abizenak eta NANa, eta taldearen edo bakarlariaren izena. Parte-hartzaile adingabeek legezko tutoreek sinatutako baimena aurkeztu beharko dute. Izena eman duten taldeen edo bakarlarien kopuruaren arabera, ordutegiak eta emanaldien ordena zehaztuko dira. Ezinbestekoa da taldeko kide bat gutxienez Urdulizen erroldatuta egotea.

Aurkezten diren gaietan, ez da onartuko letra homofoborik, sexistarik eta arrazistarik. Ebazpena otsailaren bigarren hamabostaldian argitaratuko da.

Udalak ekitaldia kudeatuko du, izena eman duten guztiakaz harremanetan jarriko da, bilerak koordinatuko eta antolatuko ditu. Gainera, musika-emanaldien garapen normala bermatuko du, eta ahalik eta lankidetzarik handiena eskainiko du proiektua garatzeko. Eskatzaileen betebeharrak dira deialdiaren oinarriak, ordutegiak eta ezarritako konpromisoak betetzea, eta taldeakaz edota bakarlariakaz ahalik eta lankidetza handiena izatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun