Otsailaren 28ra arte Urdulizko kultur etxeak laguntza-baliabideak batuko ditu

Nahia Martinez Gondra 2025ko ots. 10a, 13:32

Astelehentik zapatura daude laguntza-baliabideak batzen.

Hurrengo ordutegian batuko ditu Urdulizko kultur etxeak laguntza baliabideak: 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara astelehenetik barikura eta zapatuetan 09:30etik 13:00etara. Ekimen hau laguntza teknikoen biltze-kanpinaren barruan dago.

Gizarte Premiei buruzko Inkestaren azken emaitzen arabera, etxeen % 9,3k eskatu ditu mendekotasuna duten pertsonak zaindu eta artatzeko zerbitzuak EAEn azken urtean. 2006.urtetik gaurdaino izandako kopururik handiena da. Inkesta horren datuek adierazi dutenez, biztanleen % 33,7k du mugaketa edota mendekotasun bereziko egoeraren bat. Horri dagokionez ere, 2006.urtetik gaurdaino izandako kopururik handiena da.

Esparru horretan, ulergarria da eguneroko bizitzan laguntzeko baliabideak, hala nola gurpil-aulkiak edo taka-takak, garaiz bereganatzeak duen garrantzia, autonomia pertsonala eta zainketak errazten baitituzte, bereziki egoera ahulenetan. Testuinguru horretan, Bizkaiko udalakaz, erakundeakaz eta beste gizarte-eragile batzuakaz ahaleginak batzen badira, baliabide horiek gehien behar dituztenen eskura azkarrago eta modu ekitatiboagoan eta oso espezializatuan jartzea lortuko dute.

Aliantza horri esker, baliabideak optimiza daitezke eta, batez ere, laguntza-sare hurbil eta sendoa sor daiteke, eguneroko premia zehatzei zuzenean erantzuteko. Konpromiso irmoa ere bada pertsonengandik hurbilago dagoen arreta-eredu enpatikoago eta bidezkoago bategaz.Aldi berean, mugimendu horren eskutik, elkartasuna eta dohaintza bultzatzen dituzte, baita beste pertsona batzuek erabiltzeko moduko laguntza teknikoen berrerabilera ere. Esparru horretan, kultura sortu gura dute eta komunitate osoa inplikarazi, baterako ekintza batean parte har dezan, egoera ahulean daudenei laguntzeko eta, horrela, eragin positiboa sortzeko.

Laguntza-sare horiek ugarituz gero, laguntza teknikoei estaldura handiagoa eman ahal izango diote, eta erabiltzaileen lasaitasunerako eta ongizaterako oztopoak kendu. Deialdia sinatu duten erakundeak: 39 udalak, 4 mankomunitateak, 24 elkarteak eta 13 enpresak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun