Urdulizko putxera eguna ospatuko dute otsailaren 16an

Nahia Martinez Gondra 2025ko ots. 10a, 15:12

Izen ematea goizeko 09:00etatik 11:30ak arte egin ahal izango da.

Hirugarrenez, Urdulizko Putxera Txapelketa egingo dute Marutze frontoian, otsailaren 16an, goizeko 07:00etatik aurrera. Izen ematea goizeko 09:00etatik 11:30ak arte egin ahal izango da edo, bestela, hemengo galdetegia betez. 12:30etik 13:30ak arte putxeren eta lapikoen aurkezpena izango da. Halaber, antolatzaileek gogoratu dute putxera bakoitzaren izen ematea 10 eurokoa dela.

Horrez gain, rifa egingo dute bi eurogatik. Zozketarako zenbakiak hurrengo tabernetan salduko dituzte: Bar Txiki Barrin, Bar Kalman,Txiberri Edantokian eta Basartena Tabernan. Sariduna egunean bertan esango dute, arrastiko 15:00etatik aurrera.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Urdulizko Jai Batzordea (@urdulizjaietan)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun