Berrurbanizatze-obra zoladura eta asfaltatzea berritzean eta oinezkoentzako eremu lagunkoi eta seguruak sortzean datza. Zuhaitzak eta zurezko altzariak mantenduko dira eta jolasgunea aldatuko da adin eta dibertsitate guztiak kontuan hartuta. Kioskoari dagokionez, irudi berri bat emango zaio. Bestalde, kale-argi berriez hornituko da eremua, gutxiago kontsumitzeko eta argiaren aldetik gutxiago kutsatzeko.
Obrak irauten duen bitartean, zenbait unetan errepideak moztu egingo dira, zirkulazioa desbideratu egingo da, eta kutsadura akustiko handiagoa egongo da eremu horretan.