Begiko-makulari lotutako gaitzei aurre egiteko tratamendu intrabitreoa aplikatzen diete: begi barruan aplikatzen den medikazio bat da, eta, besteak beste, degenerazio makularra duen edadeko jendeak jasotzen du, itsu bilakatzeko arriskua saihesteko. Horrez gain, zainetako tronbosia duen eta diabetikoa den jendeari ere aplikatzen diote.
Degenerazio makularra duten edadeko pertsonak familiakaz batera joan ohi dira ospitalera, mendekotasuna dutelako eta euren ikusmena urria delako. Horregatik, operazio-gela berri honen bidez, tratamendua jasotzeko prozesua laburtzea da helburua. Medikazioa sarritan jarri behar da: hasieran, hilabetean behin eta, gero, ahalegintzen dira tarte horiek luzatzen, betiere gaixotasunak ondo eboluzionatzen badu. Duela urte bi, begi barruan medikazioaren efektua luzeagoa egin ohi duten molekula berriak aurkitu zituzten, eta horiek aplikatzen ari dira egun. Horregaz, pazienteak eta euren familiak gutxiago joango dira ospitalera, eta euren bizitza kalitatea hobea izaten lagundu gura dute.