Aste-akabuetan, beheko eta lehen solairuak gazte-leku gisa erabiltzen dira. Astean zehar, lehen solairua jarduera hauetarako erabiltzen da:
- Euskaltegia. Ikasturte honetan 35 pertsona gehiago matrikulatu dira euskara ikasteko zero mailatik hasita.
- Piano-eskolak. Horiek ere eremu horretara mugitu dira.
Eraikinaren sotoa, lehen oso gutxitan erabilia, orain hainbat elkartek erabiltzen dute beren jardueretarako:
- Euskara lantaldea.
- Ingurumen lantaldea.
- Urdulizko pentsiodunen mugimendua.
- Belatzgorri mendi-kluba.
- Jai-batzordea.
- Aurretiazko borondateen programa.
- Musika gela intsonorizatua.
Eremuen erabilera Udalagaz sinatutako akordioen bidez araututa dago. Erabili gura izanez gero, Udalari eskatu ahal zaio eta, orain arte egin duen bezala, Udalak eskaera aztertu egingo du.