Martxoaren erdialdean Urdulizko Iparralde Kiroldegia birgaitzeko obrak hasiko dituzte

Nahia Martinez Gondra 2025ko ots. 24a, 10:21

Urdulizko Iparragirre kiroldegia.

Martxoaren erdialdean hasiko dira Iparralde Kiroldegia birgaitzeko obrak eta 12 hilabeteko epea aurreikusi da egingo diren lanak amaitzeko. Obra gauzatzeko aurrekontua 2.413.255,67eurokoa izango da, BEZa barne. Construcciones Castellano S.A. izango da obra egiteko enpresa esleipenduna. Obra hurrengo honetan datza: birgaitze energetikoa, Irisgarritasun Unibertsalera egokitzea, indarrean dagoen segurtasun-araudia betetzeko sektorizazio egokia lortzea eta antzeman diren patologiak konpontzeko lanak egitea. 

Bestalde, proiektua idazterakoan, gobernu taldeak kiroldegia erabiltzen duten kluben (Urdulizko Eskubaloia Kluba, Basakick...) eskaerak eta beharrak ere kontuan hartu ditu. Hori dela eta, biltegiak, administrazio-lanerako bulegoa, entrenamenduetarako gimnasioa eta balio anitzeko pista atzemangarria jarriko dira karrejoaren eremuan. Komunak eta aldagelak ere hainbat beharren arabera dimentsionatuko dira. 

Kontuan hartuko da etorkizunean kirol-jardueren beste eskakizun batzuk egon daitezkeela, eta horiek bete gura dira eremu honen birgaitzeagaz eta kiroldegiaren handitzeagaz. Obrek irauten duten bitartean, Udalak bere esku dituen bitartekoak eta baliabideak utziko dizkie eragindako klubei, jarduera garatzen jarri dezaten. 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun