Kontratu berria martxan jarri eta lehen 3 hilabeteetan, hondakinak biltzeko sistemak ez du inolako aldaketarik jasango herrian, eta zerbitzua orain arte bezala ematen jarraituko da. Epe horretan, herritarrak sentsibilizatzeko kontzientziazio-kanpainak egingo dira. Hori dela eta, datozen hilabeteetan, informazio-kanpaina bat egingo da Urdulizko bilketa-sisteman izango diren aldaketak iragartzeko, bai eta aldaketok ezartzeko aurreikusitako epeak ezagutarazteko ere.
HHS biltzeko zerbitzuaren edukiontzi berriak instalatu ostean, frakzio organikoaren edukiontzia (marroia) herritarren txartelagaz irekiko da. Kontzientziazio-kanpaina bat egingo da, udalerriko etxebizitza bakoitzera bisita bat eginez, edukiontziaren itxiera-aldaketa azaltzeko. Gai organikoen edukiontzia ixteko sarraila elektronikoa jarri ondoren, eta 6 hilabeteko epean, errefusa-edukiontzia (grisa) ere herritarren txartel bidez irekiko da. Baina sarraila aldatu aurretik, beste kontzientziazio-kanpaina bat antolatuko da herritar guztientzat.
Laburbilduz, edukiontzi marroia eta grisa herritarren txartel beragaz irekiko dira, eta bai edukiontzi berriak instalatu bitartean, bai hasiera-aldian, hainbat kontzientziazio-kanpaina egingo dira, herritarrei sarraila-aldaketaren berri emateko. Horregatik, urduliztar guztien laguntza eskatu du Udalak.