Urdulizko kultur etxeko biltegi guztiak antolatu dira eta bakoitzari erabilera zehatza eman zaio: garbiketarako, Iratxo Gorria talderako eta harrerarako langileentzat. Gainera, sotoko biltegian zeuden hezetasunak kendu dituzte, eta eremu hori garbitu eta antolatu egin dute. Gaur egun, antzokiko ekipamendurako erabiltzen dute.
Halaber, mantentze-lan intentsibo orokorra egin dute eta letreroen altuera eta espazioak irisgarritasun-araudiari egokitu dituzte: arrapalak jarri dira eta ekintza txikiak eginez erortzeko eta/edo estropezuak izateko arriskua saihestu gura dute. Gainera, kamerinoak sofaz eta office txiki batez hornitu dira, atseginago egiteko.
Antzokiko besaulkiei dagokienez, azken ilarakoak mugikortasun urriko pertsonentzat eta gurpil-aulkientzat gorde dira, eta horiek soilik erabili ahal izango dira erabilera orokorrekoak, filmaren hasieran eserlekuak erosi ez badira. Aniztasuna kontuan hartuta, ezarritako ereduetatik kanpoko gorputzetarako besaulki handiagoak jarri dira antzokian.
Hori gutxi balitz, azken hilabeteetan, Kultur Etxeko ekipamendua berriztu da. Berrikuntza hori 2024an lizitatu zen, eta esleitu zitzaion Cinetronicari 200.000 eurotan, horietatik 160.000 euroko diru-laguntza jaso dugu. Honako hau berriztu da:
- Proiektore berri bat, aurrekoak urteak zeramatzalako akatsa ematen.
- Pantaila berri bat, aurrekoak urteak baitzeramatzan hautsita.
- Soinu-mahai moldakorragoa sistema berri batekin, antzoki osoan soinu hobea eta uniformeagoa lortzeko.
- Argiztapen-mahai moldakorrago bat eta kontsumo txikiagoko eta funtzionaltasun handiagoko foku berriak.
- Orain arte alokatzen zen material txikia eta altzari batzuk.
- Harrera birkokatu da zabalera handiagoa emateko.
- Informazio-pantaila elektroniko bat eta eskuragarri dauden liburuak bilatzeko totem bat jarri dira.
Horrez gain, bi eremu berri sortu dira:
- Haurrentzako txokoa: familiei irakurzaletasuna eta jolasak partekatzeko eta kulturaz elkarrekin gozatzeko aukera ematen dien leku bat. Gune hori haurtzaindegi-zerbitzurako ere erabiltzen da.
- Ikasketa-gelan eskatutako zerbitzu gehiago jarri dira: banakako flexoak, entxufeak... 2025eko aurrekontu parte-hartzaileetan inbertitu beharreko proiektuetako bat aukeratua izan zen. Horregatik, espazioa atseginagoa egingo dugu. Herriko kulturari dagokionez, edukiak eta jarduerak dibertsifikatu dituzte: erakusketak, ipuin-kontalariak, liburuaren egunean irakurketa partekatua, zuzeneko musika...