Euskaraldiaren aurkezpena egin dute Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2025ko api. 23a, 12:36

Urdulizko Hamaikakoa.

Apirilaren 4an Urdulizko Euskaraldiaren aurkezpena egin zuten. Hala, Asier Galarza euskaltzaleak aurkezpen erakargarri eta umoretsua egin zuen, eta horren ondoren, herriko Hamaikakoaren argazkia atera zuten Antsonekoa plazan. 

Hamaika pertsona hauek izan ziren zenbait elkarte edo entitateren ordezkari: Marije (anbulatorioa), Garazi (Belatzgorri), Arantza (Berbalagun), Natalia (Dendari eta ostalariak), Laia (ELortza eskola), Leize (eskubaloia), Mohamed (euskaltegia), Nico (filosofoa eta poeta), Mikel (Futbol Taldea), Marta (Inola eta Nire Erreka), Aida (Jai Batzordea), Iñaki (Orbizta Euskera Elkartea) eta Borja (Topakanta). 

Haiek guztiek, elkarregaz, Euskal Herrian egiten den euskararen aldeko ariketa sozial handienean, Euskaraldian, parte hartzeko deialdia egin zuten.  Argazkia atera ondoren, Elortza eskolako ikasleek egindako abestia elkarregaz kantatu zuten:

"Gure hizkuntza entzun nahi dugu

Eskolan eta kalean. 

Guztiok saiatuz gero, 

Herri euskalduna lortuko da". 

Arrastian, umeek hamaika talo egin zuten eta, gainera, Zuzterrak taldearen plaza dantzara bertaratu ziren Maritxu eta Bartolo. Hala, Euskaraldian parte hartu dezakete herritarrek daborduko, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun