Kulunka inklusiboa jarri dute Urdulizko Eusebia Felisa Askobereta plazan

Nahia Martinez Gondra 2025ko api. 28a, 11:47

Kulunka inklusibo berria.

Urdulizko Eusebia Felisa Askobereta plazan, Andra Mari elizaren ondoan, kolunpio inklusibo bat jarri dute. Hori erabil daiteke, betiere heldu batek gainbegiratuta, arnesik gabe edo arnesa jarrita. Segurtasun sistema bat du behar duenak erabil dezan; arnesa ez dago kulunkan jarrita izan ditzakeen ekintza bandalikoengatik. Horregatik, interesa dutenek Udalagaz harremanetan jarri daitezke arnes horren doako lagapena kudeatzeko. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun