Informazio-panel berriak jarri dituzte Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2025ko mai. 5a, 09:48

Kartel horiek hileko lehen eta hirugarren astelehenetan kenduko dira.

Urdulizko Udalak informazio ezberdinak zabaltzeko panel berri bi jarri ditu. Horiek eskuragarri egongo dira herritarrentzat, elkarteentzat, klubentzat, etab. Hala, alkateak adierazi duenez garrantzitsua da jakitea kartel horiek hileko lehen eta hirugarren astelehenetan kenduko direla, errotazioa egon dadin eta bata besteagaz estali ez daitezen.

Udalak azaldu bezala, informazio guztia giltza duten paneletan zentralizatuko dute, bandalismotik eta fenomeno meterorologikoetatik babestuta, hala nola kultur etxearen eta Iparraldeko Kiroldegiaren ondoan dauden bezalakoak. Beste bi panel jarri berri dira eta hauek dira kokapenak: metroko tapean eta Marutze auzoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun