Maiatzaren 4an auzolana egin dute Urdulizko Haurtzaroko Basoan

Nahia Martinez Gondra 2025ko mai. 6a, 09:29

Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei lan hori egiteagatik. © URDULIZKO UDALA

Maiatzaren 4ean, aurreko domekan, Urdulizko herritarrek Haurtzaroko Basoko auzolana egin zuten. Hala, boluntario gisa udalerriko basoa mantentzeko lanak egin zituzten. Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei lan hori egiteagatik eta jende gehiago gonbidatu du horretan parte hartzera.

Auzolana 3.png

© URDULIZKO UDALA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun