Urduliz Grand Prixerako aurrehautatua izan da

Nahia Martinez Gondra 2025ko mai. 8a, 14:11

Interesa dutenek email bat bidali beharko dute maiatzaren 11 baino lehen.

Urdulizko Udaleko Gobernu Taldetik jakinarazi du Grand Prix telebista lehiaketan parte hartzeko aurrehautatuak izan direla. Hurrengo urratsa bideo bat egitea da. Hala, parte hartu gura duten guztiek, 18 urtetik gorakoak, bai bideoan, baita, hautatuak izanez gero, probetan ere, email bat bidali beharko dute maiatzaren 11 baino lehen helbide elektroniko honetara: udalakultura@urduliz.eus.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun