Ikastaroan teoria eta jarduera praktikoak uztartuko dituzte, teknologia horrek nola funtzionatzen duen ulertzeko.
Ekainaren 6an, bariku honetan, adimen artifizialaren inguruko ikastaro bat egingo dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Urduliz 42n. Hala, AAren munduan murgildu ahal izango dira interesdunak: nola funtzionatzen duen, nola entrenatzen den... Helburua da AA adinekoei hurbiltzea, gero eta gehiago egunerokotasunaren parte den teknologia hori ulertzen laguntzeko. Eman izena, hemen.
Ikastaroan teoria eta jarduera praktikoak uztartuko dituzte, teknologia horrek nola funtzionatzen duen ulertzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!