2025/06/13 18:00 - 20:00

Bestelakoak

'Hamaika andra zurigorri' dokumentala

'Hamaika andra zurigorri' dokumentala
Urdulizko kultur etxea, Urduliz

Emakumeak eta Athletic Club dira dokumentalaren gaia, eta hainbat arlotan bidea ireki duten hogeita hamar bat aitzindarik hartzen dute parte, beren testigantzekaz: bazkideak, kazetariak, argazkilariak, futbol-jokalariak, zuzendaritzako kideak, zaleak etab. Oroimena, emozioa, familia, transmisioa, pasioa, Athletic sentimendua dira bere narrazio-hariaren elementu nabarmenetako batzuk. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun