Horrela, lehenengo fasean 30 bertsolarik kantatuko dute: Udabarria Bertsotan fasean sailkatutako 21 bertsolarik eta 2023an finalaurrekoetan kantatu zuten beste 9 bertsolarik. Finalaurrekoetako lehenengo bueltara 11 bertsolari sailkatuko dira, eta han izango dituzte zain finalaurrekoetara zuzenean pasatu diren 7 bertsolariak, 2023an finalista izan zirenak.
Urdulizkoa izango da lehen kantaldia, irailaren 28an, eta Lekeition (urriak 4), Mungian (urriak 5), Galdakaon (urriak 11) eta Getxon (urriak 12) egingo dituzte beste laurak.
Aurtengo finalean, azken bi txapelketen irabazlea den Nerea Ibarzabal ez da izango, berak hala erabakita.