Urdulizko amak Santa Mariñe egunera gonbidatu ditu Udalak

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 2a, 14:38

Uztailaren 18ra arte baieztatu ahalko dute euren bertaratzea amek.

Urtero bezala, Urdulizko amak izan direnak omenduko dituzte Santa Mariñe egunean, uztailaren 20an. Hala, Udalak ama guztiak gonbidatu ditu egun horretan Santa Marina ermitara joatera, 13:00etan. Interesatuek euren bertaratzea baieztatu beharko dute 946 762 061 edo 946 763 6 1 telefonoan edo udalakultura@urduliz.eus helbide elektronikoan, uztailaren 18ra arte.

Aurten, ohorezko aurreskua azkenengo urtean umea izan duten amei eskainiko zaie, 2024ko uztailaren 1etik 2025ko uztailaren 1era umea izan dutenei, hain zuzen ere. "Guretzako oso pozgarria izango litzateke, baldintza hori betetzen duzuen amatxu guztiak bertan egotea", baieztatu du Udalak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun