Urdulizen kirol-jardueretako monitorea bilatzen dute

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 9a, 10:14

© FREEPIK

Urdulizko Udala kirol-jardueretako monitore baten bila dabil. Curriculuma bidaltzeko epea uztailaren 24ra arte da: info@urdulizkiroldegia.eus.

  • Titulazioa: TSEAS (Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko goi-mailako teknikaria), TAFAD (Gorputz- eta kirol-jardueren animazioko goi-mailako teknikaria) edo baliokidea.
  • Hizkuntzak: B2 euskara-maila egiaztatuta edukitzea, edo, 47/2012 Dekretuari jarraikiz, salbuetsita egotea.
  • Ordutegia: martitzenak eta eguenak, 18:30etik 20:30era, urriaren 1etik ekainaren 30era arte.
  • Soldata: Bizkaiko lokalen eta kirol-zelaien hitzarmenaren arabera, monitore kategorian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun