Ibilgailuentzako 77 plaza ditu, egokitutako plaza bat eta motorrentzako aparkaleku bat. Astelehenetik domekara eguneko 24 orduetan egongo da zabalik. Hesia irekitzeko sistema automatikoa izango da. Sarrera Elexalde kaletik izango da, Bendejeren plazaren ondoan, matrikula irakurgailuagaz. Irteera, ordea, Bizkaiko Etorbidetik, ibilgailua irteera-hesiera hurbilduz.
Honako baldintza hauek guztiak betetzen dituzten trakzio mekaniko ibilgailuek soilik erabili ahal izango dute aparkalekua:
- Urdulizko Udaleko ibilgailuen erroldan alta emanda egotea 2025eko urtarrilaren 1ean. Baimendutako ibilgailuen zerrenda ez da eguneratuko 2026ko urtarrilaren 1era arte. Beraz, 2025.urtean udalerriak alta ematen duten ibilgailuei ez zaie egun horretara arte aparkalekuan aparkatzeko baimenik emango, nahiz eta gainerako baldintzak bete.
- Ordainketak egunean izatea Urdulizko Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Gizarte Segurantzargaz.
- Ordenantza arautzailean (onarteko dagoena) edo aparkalekuaren irekiera onartzeko Alkatetza Dekretuan ezarritako irizpide tekniko eta administratiboak betetzea.
Aparkalekuaren erabileratik espresuki kanpo geratzen dira honako ibilgailu hauek:
- 1.000 kg-tik gorako zama erabilgarria duten kamioak.
- Nekazaritza- edo industria-traktoreak.
- Edozein motatako atoiak.
- Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren erregistroan “etxebizitza" gisa sailkatutako ibilgailuak.