Kareabi kaleko udal-aparkalekuak alokatzeko lizitazio-deialdia ireki du Urdulizko Udalak

Nahia Martinez Gondra 2025ko abu. 20a, 12:26

Garajeak Kareabi kalean kokatuta daude. © FREEPIK

Urdulizko Udalak ireki egin du Kareabi kaleko 1-3-5-7-9ko lehenengo sotoko lokalean dauden udal-aparkalekuak alokatzeko lehiaketa publikoaren lizitazio-deialdia. Epea irailaren 26ra arte da eta hemen irakurri daitezke eskaera egiteko baldintza guztiak. Udalaren webgunean edo Herritarren Arretarako Bulegoan interesdunentzat eskuragarri jarriko den eskaera-orrian zehaztutako dokumentuak entregatu beharko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun