Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
- Espainiako nazionalitatea izatera, edo, hala badagokio, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalitatea dutenentzat. Hain ezkontideentzat eta ondorengoentzat bai eta lan.baimena eta bizilekua Espainian duten atzerritarrentzat ere, indarrean dagoen legedian aurreikusaitako kasuetan sartuta egotea.
- 16 urte beteta izatea, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez gainditzea.
- Batxilergo edo teknikari titulua edo baliokideak izatea, oinarrietan aurreikusitakoaren arabera.
- Zereginak betetzeko behar den gaitasun funtzionala izatea.
- Diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoaren zerbitzutik bereizita ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
Hautaketa agiri bidez egiaztatutako merezimenduen bidez egingo da: elektrikari ofizial gisa izandako esperientzia profesionalak puntu 1 lan egindako urte bakoitzeko, 10 puntu gehienez. Elektrizista gisa izandako esperientzia profesionala 0,5 puntu lan egindako urte bakoitzeko, gehienez 5 puntu. Eta elektrizitateari buruzko ikastaroak edo prestakuntza espezifikoa puntu 1 ikastaro bakoitzeko, 5 puntu gehienez.