Obra horien bidez, kiroldegia irisgarritasun unibertsalera egokitu gura dute: igogailua jarriko dute eta sektorizazio egokia egin indarrean dagoen segurtasun-araudia betetzeko. Halaber, sektorizazio egokiagaz batera, suteei buruz indarrean dagoen araudia bete du eraikinak.
Biltegiak, administrazio-lanerako bulegoa, entrenamenduetarako gimnasioa, balio anitzeko pista atzeragarria karrejoaren eremuan eta kanpoko urbanizazioa ere egokituko dituzte.