Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Bizkarra Ruiz izan da garaile, 518.5 puntugaz. Beraz, zuzenean pasatuko da Zeanuriko finalaurrekora, urriaren 26an. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
- Aitor Bizkarra Ruiz: 518.5
- Izaro Bilbao Arostegi: 451
- Mikel Retolaza Etxebarria: 447
- Koldo Gezuraga Seijido: 446.5
- Garazi Navarro Ugarteburu: 445
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia: 411.5
Saioan Beñat Vidal Gurrutxaga egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga.