Udalaren helburua Urdulizko emakumeen lan nekaezina eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako ekarpena aitortzea izango da. Hala, baserritarrak edo bendejerak diren edo izan diren emakumeei edo horretan dabilen senideren bat duten urduliztarrei bertaratzeko gonbidapena egin diete.
Omenduak izateko bertaratzeko asmoa dutenei hilaren 14a baino lehen udalakultura@urduliz.eus helbidera idazteko eskatu diete.
Ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta omenaldiaz gain, emakumezkoen mailako herri kirolarien erakustaldia, talo-tailerra eta txokolatea ere egongo dira.