Urdulizek abian jarri du, beste behin ere, "Txiri Txiri" programa ezagunaren edizio berri bat, osasuna, ingurumena eta tokiko ondarea ezagutzea uztartuz. "Iraganari begira" lelopean, parte-hartzaileek Urdulizko txokoak ikuspegi historiko batetik deskubritzeko aukera izango dute.
Jarduera azaroaren 9an, igandea, egingo da, eta bi txanda egongo dira: 10:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 14:00etara.
Ibilbideak ez dira soilik mendi-ibiliak; oinez "txiri-txiri" ibiltzeko modu bat dira, udaletxeko plazatik hasita. Bideak guztiz irisgarriak dira eta publiko guztientzat pentsatuta daude.
Izena eman nahi izatekotan, Urdulizko Udalaren web orrialde ofizialaren bitartez izan beharko da.