La Via Campesina-ko bost kide izango dira Urdulizen, baserritarren feminismoa eta borroka antiarrazista ardatz

Izaro Garcia 2025ko urr. 31a, 13:05

La Via Campesinako emakumeak © LA VIA CAMPESINA

La Via Campesina Brasil eta Argentinako bost kide Euskal Herrira etorriko dira Azaroaren 5ean, emakume baserritarren feminismoa eta borroka antiarrazista ardatz dituen esperientzia-truke bira baten barruan.

Elkartrukearen ekintza nagusia Urdulizko Mentxakane Baserrian egingo da. Bertan, Pewma Lurretik Etxera proiektua koordinatzen duten emakumeek bisita berezia egingo dute. Topaketak "Baserritarren feminismoa ikuspegi deskolonialetik" izenburua du.

Egitarauari dagokionez, eguerdiko 14:00etan bazkari bat antolatuko da bertoratzen diren guztientzat. Aforoa mugatua denez, aurrez eman behar da izena parte hartu ahal izateko.

Era berean, arrastian, 16:00etan hasita, solasaldi bat egingo da. Bertan, Argentina, Brasil eta Euskal Herriko borroka baserritar zein antirrazistaren estrategiak eztabaidatuko dira, eta "Nekazaritza harrera-gunea al da?" galderari erantzun nahiko zaio.

Topaketa honen helburu nagusia esperientziak trukatzea eta landa-eremuko eskubideen aldeko aliantzak indartzea da.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun