Uribeko ESIko Mintzakafea egitasmoa aurkeztuko dute Urdulizko ospitaleko kafetegian

Beatriz Antona Uribe 2025eko azaroaren 25a

Urdulizko ospitalea

Ospitaleko hainbat langilek euskararen erabilera sustatzeko bultzatutako ekimena aurkeztuko dute Urdulizko ospitaleko kafetegian azaroaren 28an.

Pasa den udaberrian, Uribeko ESIko euskara zerbitzuak lagunduta, ospitaleko hainbat langilek jarri zuten martxan Mintzakafea, Urdulizko ospitalean euskaraz aritzeko topagunea. Ordu erdiz profil guztietako 10 langile inguru elkartzen dira hileko azken barikuan atsedenaldian euskaraz aritzeko topagune honetan. Euskaraz lasai aritzeko errespetuzko tartea sortu guran eta laneko hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuagaz jaio zen taldea. Ospitaleko langile guztiek parte har dezakete ekimenean, euskara maila edozein dela ere.

Azaroak 28an, barikuan, 10:30etan elkartuko dira ospitaleko kafetegian Uribeko ESIko Mintzakafea egitasmoa zabaltzeko eta langile guztiak ekimenean parte hartzera gonbidatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun