Gabonetako argiak piztuko dituzte Urdulizen

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 5a

Urdulizko kaleak Gabonetako argien pizteagaz koloreztatuko dira abenduaren 5ean, barikua, 17:45ean. Abenduan zehar jarduerak egongo dira adin guztientzat.

Argien piztea dela eta, Urdulizko Udalak herriko zinemarako sarreren zozketa egingo du. Zozketan parte hartzeko, Urdulizko Udalaren Instagram kontua jarraitu behar da eta herrian zehar dauden sei figurekin batera argazkiak igo publikazio moduan. Argazkiak abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra bidali ahal dira. Zozketa 2026ko urtarrilaren 13an izango da eta bost saridun izango ditu.

Abenduko programazio barruan, “Aztertu Zientzia” tailerra egingo da Urdulizko Gaztelekuan, adin guztietarako bideratuta. Bi txandatan egingo da: lehenengoa 10 urtetik aurrera edo 10 urtetik beherakoentzat, heldu batek lagunduta, bideratuta dago; bigarrenean, 13 urtetik Aurrera edo 12 urte beherakoentzat, heldu batek lagunduta, parte hartzeko aukera izango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun