Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak antolatutako kanpaina honen ekitaldirik erakargarriena Zinemaren Euskal Festa izango da, abenduaren 20an. Egun horretan, Urdulizko kultur etxean, euskal eta europar filmetarako sarrera guztiak 3 eurotan eskuratu ahal izango dira. Euskal eta europar zinemak goraipatzea da ekitaldi honen helburu nagusia.
Urdulizko kultur etxeak beste bi ziklo berezi eskainiko ditu urte amaierara arte deskontu bereziekin. Batetik, "Euskadi-Europa. Gure zinemako perlak" ekimenean euskal eta europar film bereziak proiektatuko dira. Ziklo honek tokiko zinemagintzaren aniztasuna eta aberastasuna balioan jartzea du helburu. Bestetik, "Zinema Euskaraz familiartean" zikloak haur eta gazteentzako programazioa eskainiko du.