San Silvestradak emango dio egunari hasiera, bai txikiak bai handiak. Txikientzako lasterketa goizeko 11:00etan izango da, helduen txanda ordu erdi geroxeago izanik. Bitartean, 11:30etik 12:30era, umeentzako tailerrak egingo dira.

Eguerdian, gorputza musikaren erritmora mugitzeko ordua iritsiko da! 12:00etan Iratxo Gorria taldeak euskal dantzak eskainiko ditu, eta 12:30ean, Christina Gomezen eskutik, zumba saioa izango da. Ondoren, 14:30ean, indarrak berreskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, paella eskainiko da eta.
Arrastian ere hainbat ekintza daude prestatuta: 17:00etan umeentzako antzerkia eskainiko da, 18:00etan DJ batek udalerria girotuko du eta 19:00etan txokolate-jana egongo da. Baina adi! Egunari amaiera emateko, 20:26an, aurrekanpaikadak egongo dira.
Beraz, ez ahaztu zeuen mozorroak eta edalontziak, eta hurbildu Urdulizera!