Prozesuak hiru fase izango ditu: proposamen fasea, proposamenak aztertzeko fasea eta bozketa fasea. Lehenengo fasean, udalerria hobetzeko ideiak eta beharrak aurkeztu ahal izango dute herritarrek. Fase honetan, bi komun publikoen kokapena ere erabakiko da. Bigarren fasean, parte hartzeko guneak eta dinamikak antolatuko dira, jasotako proposamenak aztertzeko. Azkenik, urduliztarrek proiektu finalistak bozkatzeko unea helduko da.
Parte-hartze prozesua urtarrilaren 19tik otsailaren 1era bitartean gauzatuko da. Aurrez aurre parte hartzeko hautetsontziak jarriko dira udaletxean, kultur etxean eta kiroldegian. Horrez gain, informazio-saio irekia egingo da urtarrilaren 19an, arrastiko 18:00etan, erretiratuen etxean. Informazio-karpa egongo da urtarrilaren 20an, goizeko 11:00etatik 14:00etara metro geltokian, eta arrastian Elortza ikastetxean, 16:00etatik 19:00etara. Urtarrilaren 21ean informazio-karpa Antsoenako plazara mugituko da. Online parte hartzeko aukera ere egongo da, webgunean formulario honen bidez.