Lehenengo euskaltzaleen Gogoeta Saioak Urdulizen

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 16a

Gogoeta saioak Urdulizko gaztelekuan izango dira.

Urdulizko euskararen egoera aztertu eta horren inguruan hausnartzeko helburuagaz, Orbizta euskara elkarteak Gogoeta Saioak antolatu ditu, Taupa mugimenduagaz elkarlanean.

Guztira hiru saio izango dira, urtarriletik martxora bitartean, hilean behin. Lehenengo hitzordua datorren martitzenean izango da, urtarrilaren 20an; bigarrena otsailaren 10ean egingo da, eta azken saioa, martxokoa, hilaren 3an. Hauek guztiak Urdulizko gaztelekuan izango dira.

Hasiera batean aurrez gonbidatutako 35 lagun inguruk parte hartzea aurreikusi bada ere, deialdia irekia da interesa duen edonorentzat.

Ekimena Bizkaian bagara egitasmoaren barruan kokatuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Urdulizko Udalaren babesa du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun