Bi kategoria nagusi izan zituen txapelketak: orokorra eta tokikoa. Kategoria orokorrean, irabazleak urdaiazpiko-hanka eta txapela eskuratu zituen; bigarrenak urdaiazpiko-paleta eta 60 euro; eta hirugarrenak solomoa eta 30 euro. Laugarrenetik seigarrenera sailkatutakoek ere ez zuten esku hutsik alde egin, tokiko produktuen sorta etxera eraman baitzuten.
Tokiko kategorian, ordea, lehen postuak putxera bat izan zuen sari, eta bigarrenetik hamargarrenera bitartean sailkatutakoek tokiko produktuen sortak jaso zituzten.
Kategoria orokorreko podiumean Jorge Leon leioaztarra izan zen garaile; haren atzetik sailkatu ziren Ibai Feo sopeloztarra eta Jose Mari erandiotarra. Tokiko mailan, Alberto izan zen irabazlea, eta berak eraman zuen putxera etxera.