Berdintasunaren aldeko gailurrak, martxoaren 7an Urdulizen

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 23a

Martxa hau LIS eta Bizkaiko Xendazaletasunaren Ligaren barruan dago.

Martxoaren 7an, zapatuan, Berdintasunaren aldeko gailurrak ekimena egingo dute Urdulizen, Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian.

Hitzordua goizeko 9:00etan izango da, eta parte-hartzaileek 12,2 kilometroko ibilbidea osatuko dute: Urduliztik abiatu, Isuskitzamendira igo eta berriro herrira itzuliko dira.

Mendia eta aldarria uztartzea da egitasmoaren xedea. Antolatzaileek azaldu dutenez, jarduera herritar guztiei dago zabalik, eta adin zein esperientzia ezberdinetako mendizaleak animatu gura dituzte parte hartzera, berdintasunaren aldeko mezua naturagunean elkarregaz indartzeko.

Izen-ematea zabalik dago eta www.bmf-fvm.org webgunearen bidez egin daiteke. Era berean, informazio gehiago gura dutenek emakumeetaemendia@bmf-fvm.org helbidera jo dezakete. Parte-hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dituzte federatuta badaude, eta 6 euro federatu gabeek; 16 urtetik beherakoek, berriz, ez dute ordaindu beharko.

Martxaren amaieran hamaiketakoa eskainiko dute, eta parte-hartzaile guztiek opari txiki bat jasoko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun