Abiapuntua martxoaren 7an izango da. Goizeko 9:00etan, "Berdintasunaren aldeko Gailurrak" mendi martxa abiatuko da; hau da, bertaratzen direnek 12,2 kilometroko ibilbidea egingo dute Isuskitzamendira igo eta berriro Urdulizera itzuliz. Izen-ematea daborduko zabalik dago, eta helmugan hamaiketakoa zein oparia jasoko dituzte parte-hartzaileek.

Arrastian, 18:30ean, kultur etxean, Silvia Vidal alpinistak hartuko du lekukoa. "Un pas més" dokumentalean, bakarkako eskaladan bizitako esperientziak ikuslea muturreraino eramatea du helburu: 36 egunez materiala bizkarrean, 17 egun horman eta 53 egun erabateko isolamenduan. Ausardia eta erresilientzia, lehen pertsonan.
Martxoaren 8an bertan, aldarria izango da protagonista. 12:00etan, M8ko manifestua irakurri eta Berdintasunaren Zuhaitzetik abiatuko den ibilbide musikatua egingo da. 13:00etan, "Berdintasunerako Bidea" prozesu parte-hartzailearen plaka inauguratuko dute Iparralde frontoiaren aurrean, eta jarraian, 13:15ean, Antsonekoa plazan triki-poteo feministak giroa berotuko du.
Egitaraua martxoaren 18an amaituko da, 19:00etan, "Llámame sinsorga" dokumentalaren proiekzio eta solasaldiagaz.