Aurtengo kartela oso indartsua da; izan ere, oholtzara igoko dira Nagore Iglesias, Coloso, Motelak, Herio, Deceiver eta Funktree. Gainera, talde gonbidatu berezi moduan ariko dira Travellin Brothers.

Antolatzaileek intentsitate handiko jardunaldia iragarri dute, giro onagaz zein publikoarekiko harreman estuagaz. Egun osoan zehar, gainera, txosna zerbitzua egongo da, jaialdiaren izaera herrikoia indartzeko.
II. Kakarraldo Festek Jai Batzordearen laguntza du, eta martxoko musika hitzordu nabarmenetako bat izateko asmoz dator!