Azokan mota askotako produktuak aurkitu ahal izango dira, guztiak salga. Hori horrela, antolatzaileek jakinarazi gura izan dute ez direla objektu berriak edo dohaintzak jasoko. Izan ere, bertaratzea eta erostea da ekintza honen oinarria; hau da, erosketak eginez, zuzeneko laguntza jasoko du elkarteak.
Azoka goizeko 09:00etatik 15:00ak arte egongo da.
Eguna aukera bikaina da erosketak egiteko, ondo pasatzeko eta elkartasunari ekarpena egiteko. Zatoz, parte hartu eta haurren alde egin ezazu!